Karon

Artikulu hau Greziako mitologiako pertsonaiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Karonte (argipena)».
Karon
Antzinako Greziako erlijioa
Ezaugarriak
Sexuagizonezkoa
BizitokiaGreek underworld (en) Itzuli
Ogibideatxaluparia
Familia
AitaErebo
AmaNix

Karon edo Karonte[1] (antzinako grezieraz: Χάρων, Khárôn, "distira bizi") greziar mitologiako pertsonaia da. Hildakoak haren txalupan Akeronte ibaia zeharkatuz garraiatzen zituen Hadesen erresumaraino. Zahar argal eta zarpail baten moduan adierazi ohi da.

Nahiz eta sarri arimak Estigia ibaian zehar zeramatzala esan den arren, Virgiliok bere Eneidan esaten duen bezala, [2]esate baterako, iturri gehienen arabera, Pausanias [3]barne eta, beranduago, Dante,[4] benetan Karonte igarotzen zuen ibaia Akeronte zen.

Karonte Érebo eta Nixen semea zen. Arropa iluneko agure argal eta marmarti bat bezala irudikatzen zen (edo, batzuetan, mailu bikoitz batekin hegodun deabru bat bezala), bere bidaiariak Akeronte ibaiaren ertzean pilatzen zen jendetzaren artean aukeratzen zituena, lurperaketa egokia merezi zutenen eta bidaia ordain zezaketenen artean (bat eta hiru obol artean). Igeletan (liburua), Aristofanesek, Karonte jende gizenari irainak botatzen erakusten du.

  1. Euskaltzaindia. 82. araua. Grezia eta Erromako pertsonaia mitologikoak. .
  2. Fortuny, Filomena. (1983-12-30). «Nota a Virgilio, Eneida VI 802» Emerita 51 (2): 315–321.  doi:10.3989/emerita.1983.v51.i2.728. ISSN 1988-8384. (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).
  3. Pausanias. Oxford University Press 2011-10-31 (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).
  4. Fucilla, Joseph G.; Alighieri, Dante; Porena, Manfredi. (1948). «La Divina Comedia» Books Abroad 22 (1): 97.  doi:10.2307/40088859. ISSN 0006-7431. (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search