Kataluniako Konpainia Handia | |
---|---|
![]() | |
Mota | Unitate militar eta free company (en) ![]() |
Herrialdea | Bizantziar Inperioa |
Mendeko unitateak | Almogavarrak |
Kataluniako Konpainia Handia (katalanez: Gran Companyia Catalana; latinez: Magna Societas Catalanorum) Androniko II.a Paleologo bizantziar enperadoreak 1303ran deitutako eta Roger de Florrek zuzendutako mertzenario-taldea izan zen.[1] Siziliar bezperetan aritutako almogaver beteranoek osatzen zuten, 1302an sinaturiko Caltabellottako Bakea eta gero lanik ez zutenak.
1305ean, hainbat garaipen lortu ondoren, enperadoreak Roger de Florren hilketa eta konpainiaren sarraskia agindu zuen. Hauek gerra aitortu eta kataluniar mendekua hasi zuten. Barneko istiluak jasan eta gero, Atenasko Dukerriak konpainia kontratatu zuen eta, adostutako dirua hartu ez zuenez, dukerria konkistatu zuen.[2] Neopatriako lurralde batzuk ere konkistatu ondoren, bertoko jaun feudal bilakatu ziren mende batez.
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search