Katsushika Hokusai

Katsushika Hokusai

(1839)
Bizitza
JaiotzaHonjō eta Edo1760ko urriaren 31
Herrialdea Japonia
BizilekuaUraga
Talde etnikoajaponiarra
HeriotzaAsakusa eta Edo1849ko maiatzaren 10a (88 urte)
Familia
Ezkontidea(k)ezezaguna  1790(e)ko hamarkada)
ezezaguna  (1797 -
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakjaponiera
Irakaslea(k)Katsukawa Shunshō
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, xylographer (en) Itzuli, ilustratzailea, ukiyo-e artista, artista, artista grafikoa, grabatzailea, diseinatzailea, arkitektura proiektuen marrazkilaria, artista bisuala eta marrazkilaria
Lantokia(k)Edo
Lan nabarmenak
MugimenduaJaponismoa
Kasei culture (en) Itzuli
ukiyo-ea
Genero artistikoaukiyo-ea
erretratua

Musicbrainz: 9cbf951d-53e2-4f3c-a677-806dd7ab6408 Find a Grave: 8402229 Edit the value on Wikidata

Katsushika Hokusai (葛飾北斎), Hokusai (北斎) izenaz ezaguna (Edo, gaur egungo Tokio, 1760ko urriaren 31 - Tokio, 1849ko maiatzaren 10a), margolari, marrazkilari eta grabatzaile japoniarra izan zen. 1814. urtean, Manga asmatu zuen. Ukiyo-e pintura estiloko maisua da. Bere obra hainbat izenez sinatu ondoren (Shunro, Sori, Kako, Taito, Gakyonjin, Iitsu eta Manji)[1], 1797tik aurrera Hokusai izena erabili zuen soilik. Ospetsuak dira haren Fuji mendiko hogeita hamasei ikuspegi (富嶽三十六景, Fugaku Sanjūroku-kei), 1830-1833 aldera[2] eta Fuji mendiko ehun ikuspegi (富嶽百景, Fugaku Hyaku-kei), 1834-1835,[3] Fuji mendiarekiko Hokusairen obsesioaren adierazle.[4] Azken obra horretako parte dira, besteak beste, Kanagawako olatu handia (神奈川沖浪裏, Kanagawa Oki Nami Ura) eta Fuji mendia ostarte-egunetan edo Fuji gorria (凱風快晴, Gai Kaze Kaisei), Hokusairen fama Japoniatik kanpo hedatu zuten inprimaketak.

Hokusai Manga (北斎まんが, 1814-1849 aldera[5]) izenekoan, trebezia handiz, herri bateko biztanle guztien bizimodu eta jarduerak umorez islatu zituen.

Hiroshige-rekin batean, eragin handia izan zuen Europako margolaritzan; Degas, Van Gogh, Paul Gauguin, Claude Monet eta Toulouse-Lautrecengan, besteren artean. Izan ere, XIX. mendeko inpresionismo ondoko artista horiek bereziki haien lanen bilduma egiten zutenez, haren obra askok margolari horietako askorengan eragina izan zuen. Hala, Richard Lane historialariaren hitzetan, "Hokusai famatu egin bazuen obraren bat badago, Japonian zein Japoniatik kanpo, obra hori izugarrizko inprimatze-multzo hori izan beharko luke".[6] Izan ere, Hokusairen izena ezaguna bazen ere, lan horren aurretik, harexen ondorioz lortu zuen bere izenaren onarpen zabal hori.[7]

  1. (Gaztelaniaz) Grabados japoneses. Taschen, 196 or. ISBN 3-8228-9548-2. PMC 434424740. (Noiz kontsultatua: 2020-03-02).
  2. Nagata, Seiji.; 永田, 生慈(1951- ). (1999, ©1995). Hokusai : genius of the Japanese Ukiyo-e. (1st pbk. ed. argitaraldia) Kodansha ISBN 4-7700-2479-7. PMC 43556960. (Noiz kontsultatua: 2020-03-02).
  3. Katsushika Hokusai : cien vistas del monte Fuji. Sans Soleil 2016 ISBN 978-84-946119-2-6. PMC 966597303. (Noiz kontsultatua: 2020-03-02).
  4. Katsushika, Hokusai, 1760-1849.. (1988). One hundred views of Mt. Fuji. (1st ed. argitaraldia) George Braziller ISBN 0-8076-1195-6. PMC 17299041. (Noiz kontsultatua: 2020-03-02).
  5. (Frantsesez) Estampes japonaises : images d'un monde éphémère. Bibliothèque nationale de France 2008 ISBN 978-2-7177-2407-3. PMC 271431798. (Noiz kontsultatua: 2020-03-02).
  6. (Ingelesez) Lane, Richard, 1926-2002.. (). Images from the floating world : the Japanese print. Konecky & Konecky ISBN 1-56852-481-1. PMC 63136687. (Noiz kontsultatua: 2020-03-02).
  7. (Ingelesez) Gardner, Helen, 1878-1946.. (). Gardner's art through the ages : non-western perspectives. (13th ed. argitaraldia) Wadsworth/Cengage Learning ISBN 978-0-495-79343-4. PMC 236317620. (Noiz kontsultatua: 2020-03-04).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search