Kenya (mendia)

Kenya
Datu orokorrak
Mendirik altuenaBatian (en) Itzuli
Garaiera5.199 m
Prominentzia3.825 m
Motamendi eta II. maila: parke nazional
Geografia
Map
Koordenatuak0°06′S 37°12′E / 0.1°S 37.2°E / -0.1; 37.2
Honen parte daRift Haran Handia
Seven Second Summits (en) Itzuli
MendikateaKilimanjaro
Leku geografikoaEast African Rift (en) Itzuli
Mendizaletasuna
Lehen igoera1899ko irailaren 13an, H. Mackinder, C. Ollier eta J. Brocherelek.
Ohiko bideaIparraldeko eta hegoaldeko aldeak
Geologia
Material nagusiaSienita

Kenya[1] (ingelesez Mount Kenya; gĩkũyũz Kĩrĩ Nyaga; embuz Kirenia; maaz Ol Donyo Keri; meruz Kirimara) Kenyako mendirik altuena eta Afrikako bigarrena da (Kilimanjaroren ondoren). Kenya mendiguneko gailurrik altuenak Batian (5.199 m), Nelion (5.188 m) eta Lenana (4.985 m) dira. Kenya mendia Kenyaren erdialdean dago, justu ekuatorearen hegoaldean, Nairobitik 150 km ipar-ekialderantz.

Eskualdean 620 km² azalera duen Mount Kenya National Park dago, UNESCOren Gizateriaren ondarea. Mendia itzalitako sumendia da, geruza-sumendia, azkeneko erupzioa duela 2,6 eta 3,1 milioi urte artean izan zuena.

  1. Euskaltzaindia. (2012-03-30). 167. araua: Saharaz hegoaldeko Afrikako toponimia. .

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search