Kirurgia plastiko

Kirurgia plastikoa espezialitate medikoa da, bai eta ebaketa kirurgiko baten izena ere. Teknika hauen helburua giza gorputzeko atal zehatz bat eraberritzea edo hobetzea da. Gero eta jende gehiagok, eta baita gazte gehiagok ere, modu horretako ebaketa bat egitea erabakitzen du. Beraien nahia konplexu bat kentzea, lesioa duen atal bat konpontzea edota da fisikoki gorputzaren itxura hobetzea da. Kasu askotan gainera, jendeak gorputz perfektua edukitzeko asmoarekin egiten du horrelako ebaketa bat.

Kirurgia estetikoa eta medikuntza estetikoa ez dira gauza bera, bigarren kasuan zelulitis, ezpainak handitzea edo ile gehiegi izatea bezalako kasuak tratatzen dituzte baina neurri kirurgikoak erabili gabe. Zirujau estetiko batek, ordea, Medikuntzan Lizentziatuta egon behar du, Kirurgia Plastiko, Konpontzaile eta Estetikoko Espezialista titulua eduki behar du eta ospitale batean Barne Sendagile Egoiliar gisa bost urteko esperientzi izan behar du: urtebete Kirurgia Orokorrean, beste bat antzeko espezialitate kirurgikoetan eta hiru urte Kirurgia Plastikoan. Kirurgia eta medikuntza estetikoa gauza bera ez direla bereizteaz gainera kirurgia estetikoa eta kirurgia konpontzailea ere desberdinak direla jakin behar dugu. Biak sartzen dira kirurgia plastikoaren barnean:

  • Kirurgia Plastiko Konpontzailea: Kirurgia honek istripu, sortzetiko itxuragabetasuna, erredura edota beste arrazoi batengatik lesioa duen gorputzeko atala berritzea edota bere itxura hobetzea du helburu. Kirurgia mota hau Osasun Sistema Nazionalean praktikatzen da.
  • Kirurgia Plastiko Estetikoa: Kirurgia honetako pazienteak osasuntsu daude, baina estetikoki aldaketa bat egin nahi dute. Kirurgia estetikoa gorputzaren egitura normalak hobetzeko helburuz aplikatzen da, pazientearen erakargarritasuna eta bere auto-estima hobetzeko jomugaz Kirurgia mota hau ez dago Gizarte Segurantzaren katalogoan. Ondoren kirurgia plastiko estetiko ohikoenak aipatzen dira:

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search