Kitxua

Kitxua
Qhichwa simi
Kitxuaren hedadura, Hego Amerikan, eta adar nagusiak: I (erdialdekoa), II-A (Peru iparraldekoa), II-B (iparraldekoa), II-C (hegoaldekoa).
Datu orokorrak
Lurralde eremuaArgentina, Brasil, Bolivia, Txile, Kolonbia, Ekuador, Peru
Hiztunak10.000.000
OfizialtasunaBolivia eta Peru
EskualdeaAndeak
Araugileaez du
Hizkuntza sailkapena
Kitxuarra
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologiaSOV hizkuntza eta hizkuntza eranskaria
Kasu gramatikalakkausatiboa, komitatiboa, abesiboa eta comparative case (en) Itzuli
Alfabetoalatindar alfabetoa
AurrekariaProto-Quechua (en) Itzuli
Hizkuntza kodeak
ISO 639-1qu
ISO 639-2que
ISO 639-3que
Ethnologueque
Glottologquec1387
Wikipediaqu
IETFqu

Kitxua[1][2] hizkuntzak (qhichwa simi edo runa simi) Kitxua, Peruko Andeetako jatorrizko hizkuntza familia da, Hego Amerikako mendebaldean zazpi herrialdetan zehar hedatzen dena. 2004[3]. urterako, kitxuar hizkuntzetako hiztunen kopurua zortzi eta hamar milioi artekoa zen.[4] 2018ko erroldako datu estatistikoen arabera, Perun kitxua hiztunen populazioak gora egin du, 2007. urtearekin alderatuta.

Hizkuntza familia hori gaur egun Peruko erdialdeko eta mendebaldeko eskualdeako lurralde batean sortu zen, ustez. V. mendean, familiaren bi adar banandu ziren: kitxua I iparralderantz eta kitxua II hegoalderantz. XIV. mende inguruan, hizkuntza orokorra deiturikoa komunikazio-hizkuntza garrantzitsu eta ofizial bihurtu zen Estatu inkaikoan. Aldaera hori indigenen katekesirako Espainiako administrazioan erabilitako hizkuntzarik garrantzitsuena izan zen. XX. mendean, gaztelaniak kitxua gainditu zuen Peruko hizkuntza nagusi gisa. Hegoaldeko kitxua, hizkuntza kolonial orokorraren ondorengoa, kitxua hizkuntza hedatuena da, iparraldeko kitxua (Ekuador, Kolonbia eta Loretokoa) eta kitxua ankashinoa atzetik dituela. 1960ko hamarkadan, ikerketa dialektologikoek kitxuaren barruan hizkuntza bereiziak zeudela zehaztu zuten.

Kitxuar hizkuntzek morfologia eranslea dute, erro erregularrak eta atzizki produktiboen errepertorio zabalak dituzte, hitz berriak erregulartasunez eratzea ahalbidetzen dutenak. Haren ezaugarri gramatikalen artean, informazioaren iturria edo ebidentzialtasuna, zenbait kasu nominal, gu inklusibo bat (hiztuna[k] ez ezik, solaskidea[k] ere hartzen d[it]uena) eta beste bat, baztertzailea (hots, solaskidea[k] at geratzen d[ir]a), hiztunak ekintza batekiko duen onura edo jarrera, eta, aukeran, topikoa bereizten dira. Aditz iragankorrak bat datoz subjektuarekin eta objektuarekin. Predikazio nominalak adierazten dituzte subjektua eta atributua elkarren ondoan jarriz. Kitxuak artikulurik edo juntagailurik gabe funtzionatzen du, genero gramatikalik bereizi gabe: adibidez, urqu mishi (katarra); mishi china (katemea), mulli china (molle —zuhaitz mota bat— emea), urqu mulli (molle arra), urqun qucha (aintzira arra), chinan qucha (aintzira emea); ez dago hizkuntza erromantzeen gramatikaren antzeko kategoriarik. Urqu nahiz china animalia edo landare izenaren aurretik jartzen da, dagokien genero maskulinoa edo femeninoa adierazteko [5].

Perun, Bolivian (Cochabamba, Chuquisaca, Potosi, La Paz eta Oruro departamenduetan bereziki) eta Kolonbian (Putumayo eta Nariño departamenduetan) ofiziala da. Horrez gain, Ekuadoren, Argentinan (Salta, Jujuy eta Santiago del Estero probintzietan) eta Txilen (Antofagasta) ere mintzatzen da.

Kitxua hitzak "inguru epela" esan nahi du eta runa simik, berriz, "gizakien hizkuntza" (kastilla simi: gaztelania, inka simi: inken hizkuntza).

  1. Euskaltzaindia. 38. araua: Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak. .
  2. 53. araua - Munduko estatuetako hizkuntza ofizialak. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2010-11-18).
  3. Adelaar, K Alexander, ed. (2004-11-25). The Austronesian Languages of Asia and Madagascar.  doi:10.4324/9780203821121. (Noiz kontsultatua: 2020-06-01).
  4. Adelaar, Willem F. H (2004-06-10): The Languages of the Andes. ISBN 9781139451123. Orrialdeak: 167–168, 255.
  5. Carranza Romero, Francisco J. (Francisco Javier), 1946-. (2003). Diccionario quechua ancashino-castellano. Iberoamericana ISBN 84-8489-098-8. PMC 53967510. (Noiz kontsultatua: 2020-06-01).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search