Kloroplasto

Landare-zelulak, barruan kloroplastoak dituztenak

Kloroplastoak landare-zeluletan soilik dauden organuluak dira, fotosintesiaren prozesuan zeregin oso garrantzitsua betetzen dutenak. Izan ere, landareen eta alga eukariotoen fotosintesia kloroplastoetan burutzen da, bertan baitaude prozesu horretan parte hartzen duten funtsezko molekulak, klorofilak.

Kloroplastoak landareen hostoetan daude gehienbat baina landareen zati berde guztietan aurkitzen dira. Zelula autotrofoetan elikagaien sintesia burutzen duten plastidioak dira. 5 eta 15 μ bitarteko diametroa dute eta 20 μ3 inguruko bolumena[1]. Organulu zelularren artean handienetarikoak dira, eta ongi ikusten dira mikroskopio optikoarekin.

  1. (Ingelesez) Philips, Ron Milo & Ron. » How big are chloroplasts?. (Noiz kontsultatua: 2020-02-25).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search