Koma (puntuazio-zeinua)

Koma ( , ) —batzuetan kakotxa deitua— perpaus batean etenaldi txiki bat adierazten duen puntuazio zeinua da. Adibidez: Etzi etorriko naiz, hau da, ostiralean. Izena grezierazko κόμμα hitzetik dator, hitzez hitz "zatia" edo "pieza", hutsunea edo etenaldia adierazten zuena.

Koma erranaldiko etenaldi txikiak adierazteko erabiltzen da, eta azken helburua testua ulergarriago egitea da. Askotan erabilera estilistikoa du, eta erabilera zehatz batzuen kasuak aztertuak eta finkatuak badira ere, hizkuntza gehienetan arau orokorrak ez dira finkatuak: erabilerak ezberdinak dira batetik bestera. Bestalde, hizkuntza eta idazkeraren arabera, itxura ezberdinak har ditzake.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search