Komiki

Little Sammy Sneeze (Winsor McCay)

Komikia kontakizun bat osatzen duen irudi-sorta bat da, testuekin lagundu daitekeena ala ez. ('Txisteak', 'kontuak', 'tebeoak' eta 'ixtorioak' hitzak, besteak beste, erabili izan dira komiki adierazteko lagunarteko erregistroan[1]). Argitaratzeko modurik ohikoena komiki-tira edo ziri-marra da, egunkari eta aldizkarietan agertzen dena. Bestela, komikia bera liburutan argitara ematen dute.

Arte agerpen honen lehenengo aztarnak Europan eta XV. mendean topa ditzakegu, aurretik Amerikan beste balizko lekukotza batzuk egon dauden arren.

Mundu mailan, oso ezagunak dira Rene Goscinny eta Albert UderzoAsterix»), HergeTintin») komikigile europarrak eta Quino argentinarraMafalda»). Aipatzekoak dira halaber Jose EscobarZipi eta Zape») eta Francisco IbañezMortadelo eta Filemon») egile bartzelonarrak. Euskarazko egileen artean azpimarratzekoa da helduentzako lanak egin izan dituen Patxi Gallego.

  1. Lertxundi, Anjel. (2019). EHUko sarbide-proba EAU 2019 "Amuaz". .

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search