Komikia kontakizun bat osatzen duen irudi-sorta bat da, testuekin lagundu daitekeena ala ez. ('Txisteak', 'kontuak', 'tebeoak' eta 'ixtorioak' hitzak, besteak beste, erabili izan dira komiki adierazteko lagunarteko erregistroan[1]). Argitaratzeko modurik ohikoena komiki-tira edo ziri-marra da, egunkari eta aldizkarietan agertzen dena. Bestela, komikia bera liburutan argitara ematen dute.
Arte agerpen honen lehenengo aztarnak Europan eta XV. mendean topa ditzakegu, aurretik Amerikan beste balizko lekukotza batzuk egon dauden arren.
Mundu mailan, oso ezagunak dira Rene Goscinny eta Albert Uderzo («Asterix»), Herge («Tintin») komikigile europarrak eta Quino argentinarra («Mafalda»). Aipatzekoak dira halaber Jose Escobar («Zipi eta Zape») eta Francisco Ibañez («Mortadelo eta Filemon») egile bartzelonarrak. Euskarazko egileen artean azpimarratzekoa da helduentzako lanak egin izan dituen Patxi Gallego.
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search