Konfuzio

Konfuzio

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturak孔丘
JaiotzaQufu, K.a. 551
HerrialdeaLu
Lehen hizkuntzaHistorical Chinese (en) Itzuli
HeriotzaSi River (en) Itzuli, K.a. 479 (71/72 urte)
Hobiratze lekuaCemetery of Confucius (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza
Familia
AitaShu-liang He
AmaYan Zhengzai
Ezkontidea(k)Qiguan Shi (en) Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
HizkuntzakAntzinako txinera
txinera
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakfilosofoa, irakaslea eta idazlea
Lantokia(k)Lu (en) Itzuli
Lan nabarmenak
MugimenduaKonfuzianismoa
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaKonfuzianismoa

IMDB: nm0174595 Musicbrainz: f392a00c-dfd7-4165-a031-468afcbbc5e3 Discogs: 5196420 IMSLP: Category:Confucius Find a Grave: 8152277 Edit the value on Wikidata

Konfuzio[1] (txinera tradizionalez: 孔子; pinyinez: Kǒngzǐ; K.a. 551K.a. 479a) txinatar filosofo, pentsalari eta idazlea izan zen, konfuzianismoaren sortzailea. Haren pentsamenduak eragin itzela du Txina, Japonia, Korea eta Vietnamgo kulturetan. Konfuzioren filosofiak gizabanakoen eta gobernuen etika, gizarteko hartu-emanetan zuzentasuna, justizia eta zintzotasuna azpimarratzen ditu. Bertute horiek nagusitasuna lortu zuten beste batzuen aurrean, legalismo edo taoismoaren aldean esaterako. Han dinastian, Konfuzioren irakaspenetan oinarrituta konfuzianismo izeneko filosofia-sistema garatu zen. Europan, Matteo Ricci jesuitak sartu zuen lehen aldiz, Confucius izena latinera eraman zuena. Haren irakaspenak Konfuzioren Analektak liburuan bildu ziren bera hil eta urte andana igaro zirenean. Egungo historialariek ez dute uste Konfuziok berak idatzitako dokumenturik ez dagoenik, baina 2.000 urtean bost libururen idazletzat jo zuten.[2]

K.a. 221ean, Txinako Inperioa ezarri ondoren, bere filosofia kendu, eta Legalismoaren alde egin zuten. Hala ere, filosofia hori alboratu egin zen Qin dinastia erori eta Han dinastiaren igoeraren ondoren. Konfuzioren irakaspenak Wu enperadorearen erregealdian (K.a. 141-87) ofizialdu ziren, hurrengo 2000 urteetako pentsamendu korronte ezagunena bezala finkatuz. Konfuzio giza historiako pentsalari garrantzitsuenetakotzat hartzen da bere filosofiak Txinan zein munduan izan duen eragin handiagatik[3].Kultur heroiaren lekua du txinatar zibilizazioan, eta halakotzat ohoratzen dute errito tradizionaletan.

  1. EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak.
  2. (Ingelesez) «Confucius | Biography, Teachings, & Facts | Britannica» www.britannica.com (Noiz kontsultatua: 2022-08-12).
  3. «China Confucianism: Life of Confucius, Influences, Development» www.travelchinaguide.com.

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search