Konpainia-animalia

Txakurrak eta katuak konpainia-animalia izaten dira hirietan.

Konpainia-animalia edo maskota-animaliak etxebizitzetan jolasgarri edukitzen diren animaliak dira. Beste animalien aldean bereizteko, konpainia-animaliak, pertsonekin batera, etxe berean bizi ohi dira (abereak, ordea, ikuilu edo landetan bizi dira), izenak jaso ohi dituzte eta ez dira janaritarako akabatzen. Lanerako edo kiroletarako animaliak edo laborategiko animaliak ere ez dira konpainia-anaimaliatzat jotzen. Edozein espezie (baita basa animaliak ere) konpainia-animalia izan daiteke, baina arruntenak txakurrak, katuak eta txoriak dira. Aldi berean, espezie bereko bi animalia helburu ezberdinekin erabil daitezke. Adibidez, Txinan txakurrak jatea ohikoa da, lanerako ere erabil daitezke (artzain txakurrak, lera txakurrak), laborategietan esperimentuak egiteko eta konpainia animalia gisa ere bai.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search