Konstelazio

Orion konstelazioaren irudikapena Johann Bayerren Uranometria liburuan.

Konstelazioa (latinez: constellatio, “izar-multzoa”) edo izar-multzoa argizagiak sailkatzeko eta izendatzeko erabiltzen diren zeruko 88 eskualdeetako bakoitza da.[1] Itxurazko izar multzoak dira da, antzina jainkoen, heroien, animalien edo izaki mitologikoen izenak jaso zituztenak. Zeruan batzuk besteen ondoren daudela eta irudi jakin bat osatzen dutela badirudi ere, izarrak elkarrengandik urrun daude eta norabide desberdinetan higitzen dira.[2]

II. mendean, Ptolomeo greziar astronomoak 48 konstelaziotan zatitu zuen zerua, izarren arteko marra batzuk asmatuta irudiak eginez. 1928. urtean Nazioarteko Astronomia Batasunak 88 konstelazio ezagutu zituen, mugak eta osatzen dituzten izarrak zehazturik. Konstelazioen arteko mugak behin betiko zehazteko lan hori, funtsean, Eugène Delporte belgikar astronomoak egin zuen, eta Nazioarteko Astronomia Batasunak 1930ean argitaratu zuen.

  1. Konstelazio, Euskalterm, euskadi.eus
  2. Lur entziklopedietatik hartua.

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search