Kontserbadurismo nazionalista

Kontserbadurismo nazionalista ideologia politiko bat da, kontserbadurismoa eta jarrera nazionalistak konbinatzen dituenak. Nortasun kulturalaren defentsan daude oinarrituta.[1]

Interes nazionaletan jartzen dute arreta, eta eszeptikoak dira nazioz gaindiko erakundeekiko (adibidez, Europar Batasuna). Kontserbadore hauek nazio-estatua bere nortasun nazional, kultural eta etnikoarekin babestu nahi dute, eta horrek multikulturalismoa eta aldaketa demografikoak baztertzea dakar. Legea eta ordena politikak, balio tradizionalak eta inmigrazioaren murrizketa bultzatzen dute.[2]

1989tik aurrera erdialdeko eta ekialdeko Europa postkomunistan alderdi kontserbadore gehienak nazional-kontserbadoreak izan dira.[3]

  1. Mandal 2007, p. 306.
  2. «Parties and Elections in Europe» www.parties-and-elections.eu (Noiz kontsultatua: 2021-04-17).
  3. Bakke, Elisabeth. «Central and East European party systems since 1989» Central and Southeast European Politics Since 1989 (Cambridge University Press): 64–90. ISBN 978-0-511-80318-5. (Noiz kontsultatua: 2021-04-17).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search