Kontsonante sudurkari

Kontsonante sudurkaria sudurkaritasun bereizgarria ahosmolde gisan duen kontsonante bat da, hots, kontsonante horien airea moldatzen duen mugimenduak sudurretik ateratzera bideratzen du. Sudurkari bat ebakitzean, airea sudurretik aske ateratzen da. Sudurkarien barnean bi talde nagusi bereiz daitezke: bokalak eta kontsonanteak.

Herskari sudurkari bat ahoskatzean, airea sudurretik bakarrik irteten da, ezpainek edo mihiak airearen pasabidea ahoan eragozten dute. Bestalde, euskarazko sudurkari guztiak ahostunak dira. Akustikoki, sudurkarien maiztasun banda 200 eta 2000 Hz artean dago.

Kontsonante sudurkariak[1] hurrengoak dira:

Ahostunak Ahoskabeak
Deskribapena NAF Deskribapena NAF
sudurkari biezpainkari ahostuna [m] sudurkari biezpainkari ahoskabea [m̥]
sudurkari ezpain-horzkari ahostuna [ɱ] sudurkari ezpain-horzkari ahoskabea [ɱ̊]
sudurkari horzkari ahostuna [n̪] sudurkari horzkari ahoskabea [n̪̊]
sudurkari hobikari ahostuna [n] sudurkari hobikari ahoskabea [n̥]
sudurkari erretroflexu ahostuna [ɳ] sudurkari erretroflexu ahoskabea [ɳ̊]
sudurkari sabaikari ahostuna [ɲ] sudurkari sabaikari ahoskabea [ɲ̊]
sudurkari belar ahostuna [ŋ] sudurkari belar ahoskabea [ŋ̊]
sudurkari ubular ahostuna [ɴ] sudurkari ubular ahoskabea [ɴ̥]
  1. Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2002]

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search