Kontsulatua (Frantzia)

Auguste Couderren margolana: Hiru kontsulak Jean Jacques Régis de Cambacérès, Napoleon Bonaparte eta Charles-François Lebrun (ezkerraldetik eskuinaldera)

Kontsulatua[1] (frantsesez: Le Consulat), 1799ko azaroaren 10eko Brumaireko estatu-kolpearen ondorioz, Direktorio amaitu zenetik 1804ko maiatzaren 18ko Napoleondar Inperioaren aldarrikapenera arteko gobernuko erakundea izan zen. Hedaduraz, 'Kontsulatua' hitza Frantziako historiaren garai honi ere aplikatzen zaio.

Garai hartan, Napoleon Bonaparte Lehen Kontsula gobernua autoritario, autokratiko, zentralizatu eta errepublikano baten burua (eta batzuetan bakarra) bilakatu zen. Luzarorako ezarri zituen erakundeak direla eta, Robert B. Holtmanek "Frantziako historia osoko garairik inportanteenetariko bat" zela esan zuen.[2] Napoleonek sortu zuen erregimena diktadura militarra izan zen.[3] Karguaren izena izen bereko erromatar kargutik hartu zuten.

1802an Napoleonek Amiensko ituna sinatu zuen, Erresuma Batuarekin bakea sinatuz. Itunak Frantzian zuen harrera aprobetxatuz, Napoleonek konstituzioa aldatu eta bere burua biziarteko kontsul bakar izendatu zuen.

  1. EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak
  2. Holtman, Robert B.. (1981). The Napoleonic Revolution. Baton Rouge: Louisiana State University Press, 31 or..
  3. Jones, Colin. The Cambridge Illustrated History of France. (1. argitaraldia) Cambridge University Press, 193–94 or. ISBN 0-521-43294-4..

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search