Korronte elektriko

Artikulu hau korronte elektriko kontzeptuari buruzkoa da; magnitude fisikoari buruzkoa beste hau da: «intentsitate elektriko».
Korronte elektriko
Korronte elektrikoa ulertzeko bideoa.
Bideo hau Jakindun elkarteak egin du. Gehiago dituzu eskuragarri euren gunean. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen.

Korronte elektrikoa eroale elektriko edo espazio elektriko baten zehar mugitzen diren partikula dira, partikula kargatu horiek elektroiak edo ioiak izanik. Korronte elektrikoa, gainazal baten edo kontrol-bolumen baten zeharreko karga elektrikoaren fluxu garbi gisa neurtzen da.[1][2] Mugimenduan dauden partikulei karga-eramaile deritze eta eroalearen arabera, horiek partikula mota bat baino gehiago izan daitezke. Zirkuitu elektrikoetan, karga-eramaileak kable batean zehar mugitzen diren elektroiak izaten dira, aldiz, erdieroaleetan elektroiak edo zuloak izan daitezke. Bestalde, elektrolitoan, karga-eramaileak ioiak dira eta plasman berriz, gas ionizatua, ioiak eta elektroiak.[3]

Korronte elektrikoaren SI-ko unitatea amperea edo amp da, hau da, gainazal baten zeharreko karga elektrikoaren fluxua,  segundoko coulomb batean. Amperea (A sinboloa) SI-ko oinarrizko unitatea da eta korronte elektrikoa amperemetro izeneko gailua erabiliz neurtzen da.[2]

Gainera, korronte elektrikoek eremu magnetikoak sortzen dituzte, eta hauek motorretan, sorgailuetan, hariletan eta transformadoreetan erabiltzen dira. Horrez gain, eroale arruntetan, Joule-efektua sortzen dute, bonbilla gorietan argia sortzen duena hain zuzen. Denboran zehar aldatzen diren korronteek uhin elektromagnetikoak igortzen dituzte, hauek izanik telekomunikazioetan informazioa transmititzeko erabiltzen diren uhinak.

  1. Horowitz, Paul. (2015). The art of electronics. (Third edition. argitaraldia) ISBN 978-0-521-80926-9. PMC 904400036. (Noiz kontsultatua: 2021-11-03).
  2. a b Walker, Jearl. ([2014]-). Halliday & Resnick Fundamentals of physics. (10th edition. argitaraldia) ISBN 978-1-118-23376-4. PMC 436030602. (Noiz kontsultatua: 2021-11-03).
  3. Fischer-Cripps, Anthony C.. (2005). The electronics companion. Institute of Physics ISBN 0-7503-1012-X. PMC 493070395. (Noiz kontsultatua: 2021-11-03).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search