Krebsen zikloa

Krebsen zikloaren eskema

Krebsen zikloa (azido zitrikoaren zikloa edo azido trikarboxilikoen zikloa ere deitua) bide kataboliko bat da, gluzido, gantz-azido eta aminoazidoen oxidazioan parte hartzen duena. Gluzidoen katabolismoan, bide metaboliko hau arnasketa aerobioaren fase bat da (glukolisi eta arnas katearekin batera). Zelula eukariotoetan Krebsen zikloa mitokondrioen matrizean burutzen da, eta prokariotoetako zitoplasman.

Zikloaren izena Hans Adolf Krebs biokimikariarengandik dator, hark Nobel saria jaso baitzuen ziklo hau aurkitzeagatik.

Ziklo honek CO2, energia (GTP moduan) eta molekula erreduzituak (NADH, H+ eta FADH2) sortzen ditu. Azken hauek hurrengo fase batean, fosforilazio oxidatiboan, energia ekoiztuko dute (ATP).

Katabolismoan ez ezik, anabolismoan ere Krebsen zikloak garrantzi handia du, zikloan parte hartzen duten metabolito batzuek (alfa zetoglutaratoak eta oxalazetatoak, esaterako) funtsezko zeregina betetzen dutelako hainbat bide anabolikotan.

Ziklo honetan deskarboxilazioak, oxidazioak eta deshidratazioak gertatzen dira, jarraian ikusiko dugunez.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search