Kremlingo harresiko nekropolia

Kremlingo harresiko nekropolia
Kokapena
Estatu burujabe Errusia
Capital of Russia Mosku
Administrative okrug of MoscowErdialdeko barrutia (Mosku)
District of MoscowTverskoy District
Koordenatuak55°45′14″N 37°37′10″E / 55.75378°N 37.619308°E / 55.75378; 37.619308
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1917
Ondarea

Kremlingo harresiko nekropolia (errusieraz: Некрополь у Кремлёвской стены, Nekropol u Kremliovskoi steny[1]) Moskuko Kremlinean dagoen hobitegia da. 1917ko azaroan hasi ziren hildakoak hobiratzen, Urriko Iraultzan hildako 240 boltxebike Plaza Gorriko hobi komunetan ehortzi zituztenean. Nekropolia Leninen mausoleoaren bi alboetara hedatzen da; 1924an eraiki zuten zurez mausoleoa, eta 1929 eta 1930 bitartean granitoz berreraiki. 1921eko azken ehorzketa handiaren ondoren, Plaza Gorriko hiletak estatu ospakizun bihurtzeaz gain, ehorzketak politikari, buruzagi militar, kosmonauta eta zientzialari nabarmenentzat mugatu ziren. 1925 eta 1927 bitartean hilotzak lur-emateari utzi zioten, eta hilen errautsak hobiratzen hasi ziren. Hala ere, 1946an salbuespena egin zuten Mikhail Kalinini lur-emateko. Plaza Gorrian hobiratu zuten azken dignatarioa Konstantin Txernenko izan zen, 1985eko martxoan. Kremlingo harresiko nekropolia gune babestu izendatu zuten 1974an.

  1. Euskaltzaindia. (PDF) 156. arauaː Alfabeto zirilikoz idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistema (errusiera, bielorrusiera, ukrainera eta bulgariera). (Noiz kontsultatua: 2020-04-28).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search