Kristal-habitu

Mineralogian, kristal-habitua, kristal bat edo gehiagoren kanpoko itxura karakteristikoa da. Kristal baten habitua, honen itxura orokorraren eta kristalografikoaren deskribapena da, horrez gain, zein nolako garapena duen ere esaten digu. Mineralaren itxura makroskopikoa da, funtsean. Habitua mineralaren egitura mikroskopikoaren araberakoa izan ohi da, baina inguruneak ere eragiten dionez, posible da mineral berak kristal-habitu ezberdinak garatzea.

Habitua ezagutzea minerala zein den jakiteko baliagarria da. Mineralaren aurpegiak oso garatuak daudenean, mineralen kantitatea txikia denean gertatzen den bezala, euhedrikoa deritzo. Arpegiak partzialki garatuak dituenean subeuhedrikoa eta garatu gabeak dituenean, berriz, anhedrala. Kuartzo kristalaren ardatz nagusiak, normalean, sei aldeko prismaren habitua du, non aurpegiak paraleloak eta kontrakoak diren. Agregatuak kristal indibidualez osatu daitezke, hauek pikor euhedral edo anhedralak izanez. Agregatuan kristal hauek duten antolaketa mineral batzuen ezaugarri propioa izan daiteke. Adibidez, amiantoaren isolaketan erabiltzen diren mineralak habitu fibratua izaten dute, fibra fin askoren masaz osatzen dena.[1][2]

  1. 1937-, Klein, Cornelis,. (2008). Minerals and rocks : exercises in crystal and mineral chemistry, crystallography, X-ray powder diffraction, mineral and rock identification, and ore mineralogy. (3rd ed. argitaraldia) Wiley ISBN 9780471772774..
  2. 1941-, Wenk, Hans-Rudolf,. (2004). Minerals : their constitution and origin. Cambridge University Press ISBN 9780521529587..

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search