Kyotoko Protokoloa

Kyotoko Protokoloa (parte hartzaileak): ██ Onartu dutenak ██ Onarpenaren zain ██ Onartu ez dutenak ██ Jarrerarik ez dutenak

Kyotoko Protokoloa UNFCCC-ren nazioarteko ingurumen ituna da, eguratseko berotegi-efektu gas kopurua estabilizatzeko helburua duena sistema klimatikoarekiko interferentzia antropogeniko arriskutsua galaraziko duen mailara[1]. Kyotoko Protokoloak betebehar legalak ezartzen ditu, sei gasen kopurua gutxitzeko: lau berotegi-efektu gas (karbono dioxidoa, metanoa, nitrogeno oxidoa, sufre hexafluoruroa) eta bi gas talde (hidrofluorokarbonoak eta perfluorokarbonoak).

Protokoloa 1997ko abenduaren 11n onartu zen, Kyoto hirian egindako biltzarrean (Japonian). 2005eko otsailaren 16an sartu zen indarrean, 2004ko azaroan Errusiak onartu ondoren. Izan ere, hitzarmena abian jartzeko emititzen diren gas emisioen %55 onartzen zuten herrialdeek izan behar zuten eta hori ez zen lortu Errusiak onartu arte. Gaur egun 192 estatuk onartzen dute[2].

Herrialde guztiek ez dute zertan murriztu behar. Espainiaren konpromisoa esaterako, emisioak %15ean bakarrik igo daitezen da, garatzen ari den herrialdetzat hartzen delako. Hala ere, hori betetzea ezinezkoa izango zaio, 2005 eta 2006an adibidez bere emisioak %52 igo baitirelako eta 2007an %48. Beste herrialde batzuek ordea, Alemania eta Italia esaterako zuzenean emisioak murriztu behar dituzte.

Ahalik eta onarpenik zabalena lortzeko asmoz, protokoloari beste elementu batzuk gehitu zizkioten, trikimailu hutsak talde ekologisten iritziz. Esate baterako, herrialde kutsatzaileek gutxi kutsatzen duten herrialdeei kutsadura-eskubideak erosteko aukera izatea edo basoak berritzeko politika soil batekin herrialde batek bere kutsadura-mailei eutsi ahal izatea; izan ere, basoak kutsaduraren hustubidetzat jotzen dira. Hori negozioa egiteko modu bat baino ez da eta azkenean kutsatzen duten herrialdeek berdina kutsatzen jarraituko dute, baina orain baimenduta egingo dute kutsadura eskubideak erosi dituztelako.

  1. UNFCCC (en)
  2. (Ingelesez) «United Nations Treaty Collection» treaties.un.org (Noiz kontsultatua: 2019-06-03).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search