La Fornarina

La Fornarina

(1510(e)ko hamarkada)
Bizitza
JaiotzaSiena, 1500 (egutegi gregorianoa)
HeriotzaErroma, 1522 (21/22 urte)
Familia
Bikotekidea(k)
Jarduerak
Jarduerakmodeloa
Lantokia(k)Erroma
Enplegatzailea(k)Rafael

Margherita Luti, Governo Vecchio kalean bizi zen Francesco Luti da Siena okinaren alaba ezagunagoa da La Fornarina ezizenaz (aitaren ogibideagatik hartutakoa eta, beraz, Okina esan nahi duena). Rafael margolariaren maitalea izan zen. Kondaira kutsu handiko pertsonaia da.

Rafael ez zen ezkondu, baina 1514tik Maria Bibbienarekin zegoen ezkontzeko hitza emanda (Medici Bibbiena kardinalaren ilobarekin) [1]. Badirudi, emakume asko izan zituela, baina Margherita izan zela bere maitale garrantzitsuena.

Rafael 1520ko apirilaren 6an hil zen (agian bere 37. urtebetzean), eta Vasari-ren arabera, Margheritarekin sexu gehiegi izateagatik sukarra hasi zitzaion eta medikuei ez zienez esan sukarraren arrazoia, sendagai okerra eman zioten eta hil egin zuten [2].

Denek jakina zen bere andretzat zuela, baina bere ikasleek ezkutatu egin zuten emakume honekin zeukan harremana [1]. Horrela, Rafael gaixotu zenean etxetik bidalia izan zen eta ez zioten haren hiletara joaten laga.

Halere, Rafaelek 15 egun izan zituen gaixotu eta hil bitartean eta dena konponduta uzteko aukera izan zuen: testamentua egin zuen, bere estudioko lanak Giulio Romano eta Penni ikasleei laga zizkien eta, Baviera bere zerbitzari leialaren eskuetan ziurtatu zuen Margheritari bizitzeko dirua lagatzea [3].

Urrundu ostean, Margheritarekin gertatu zenaz zantzurik bada: uste da handik dokumentuetan ageri den “Sienako okinaren alaba zen Margarita”, lau hilabetera Erromako Trastevere auzoko Santa Apolonia komentuan alargun gisa sartu zena, bera zela [2].

  1. Vasari (1979: 230-231)
  2. Shearman-ek (2003: 573) jasotzen du beste egile batzuen arabera Rafaelen heriotzaren arrazoia besterik izan zela: Bernardino Ramazzini (1700) egileak De morbis artificum lanean zioen margolariek zeramaten bizimoduagatik eta margoek zituzten merkurio eta berunak pozoinduta hil zen; Bufarale-ren arabera (1915) pneumonia izan zen edo Portigliotti-ren arabera biriketako gaixotasuna. Joannides-ek, berriz, lan gehiegiak hil zuela zioen.
  3. Vasari (1979: 231)]

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search