La traviata

La traviata
Jatorria
Sorrera-urtea1852
Argitaratze-dataXIX. mendea
Estreinaldi-data1853ko martxoaren 6a
IzenburuaLa traviata
Jatorrizko herrialdeaItalia
Ezaugarriak
Genero artistikoaTragedia eta opera
Hizkuntzaitaliera
Iraupena1,5 ordu
Zatiak3 ekitaldi eta 4 ekitaldi
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
OinarrituaThe Lady of the Camellias (en) Itzuli
Honen parte dapopular trilogy (en) Itzuli
Zuzendaritza eta gidoia
Gidoigilea(k)Alexandre Dumas
LibretistaFrancesco Maria Piave
Bestelako lanak
MusikagileaGiuseppe Verdi
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaParis

IBDB: 8854
IMSLP: La_traviata_(Verdi,_Giuseppe) Edit the value on Wikidata


La traviata[1][2] (la traviˈaːta ahoskatua; euskaraz: «Galdua») Giuseppe Verdi italiarraren opera bat da. Testua Francesco Maria Piaverena da, eta Alexandre Dumas idazlearen La Dame aux Camélias eleberrian oinarritua dago. 1853an Veneziako La Fenicen estreinatu zen, arrakastarik gabe. Urte bete beranduago egin zen antzezpenak, ordea, arrakasta handia izan zuen, eta ordutik bere ospea egundaino iritsi da.

La traviatarekin, Verdi estilo heldu batera iritsi zen, sakontasun handiagoarekin pertsonaien deskribapenean, sendotasun handiagoarekin eraikuntza dramatikoetan eta orkestra garrantzitsu eta aberatsago batekin.

Ez ohiko lan bat da Verdiren operen artean, lan honen izaera errealistagatik. Ez ditu gertakari historiko handiak kontatzen, Nabuccoren kasuan bezala, eta ez dago tragedietan oinarritua, Macbeth, baizik eta izaera intimistako drama psikologiko bat dela.

Ohiko hasiera, garapena eta amaiera egitura errespetatzen duten hiru zatitan banatua dago.

Operaren ardatz dramatikoa protagonistan oinarritua dago, Violeta Valery, Alexandre Dumasen eleberrian ez bezala, non Violetaren maitalea den Alfredo Germontengan oinarritua dagoen, eta Violetaz erretratu are idealizatuago bat egiten du, ia aingeruzko izaki bat bezala erakutsiz.

  1. Euskaltzaindia. (PDF) 195. arauaː Artelanen izenak. Musika. (Noiz kontsultatua: 2024-08-01).
  2. EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search