Langabezia

Munduko estatuetako langabezia-tasak, 2009an[1]

Langabezia edo desenplegua da lan egiteko borondatea eta gaitasuna duten gizabanakoek —langabeek— gogoz kontra jasaten duten lanik ezeko egoera. Lanik eza pairatzen duen lan indar osoaren ehuneko gisa neurtzen da langabezia, maizenik langabezia-tasaren bidez: lanik ez duen biztanleria aktiboaren ehunekoa (lanean aritzeko adina izanik, lanean edo lan bila ari direnek osatzen dute biztanleria aktiboa).

Beraz, langabezia aztertzean kontuan izan beharreko faktore nagusietako bat da faktore demografikoa. Izan ere, jaiotza- eta heriotza-tasek, biztanleriaren bizi-itxaropenak, edota migrazio-mugimenduek eragin handia dute langabeziaren bilakaeran.

  1. «The World Factbook», Ameriketako Estatu Batuetako Inteligentzia Agentzia Zentrala (CIA).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search