Las Sinsombrero

Maruja Mallo.
Margarita Manso.

Las Sinsombrero (Sonbrerugabekoak), 1898 eta 1914 urteen artean jaiotako 27 belaunaldiko emakume pentsalari eta artista espainiarren talde baten izena da. Izena Maruja Mallo, Margarita Manso, Salvador Dalí eta Federico García Lorcak Puerta del Solen kapela kentzean sortu zuten iskanbilatik dator. [1]"Denetarik esan ziguten eta harriak bota zizkiguten", dio Mallok berak TVEk erbestetik itzuli ostean egindako grabazio batzuetan Puerta del Soleko ekintza hartaz.[2]

Madril izan zen horietako gehienak bizi, ikasi eta beren jarduera artistikoa garatu zuten hiria. Modernitate kontzeptu berrietara eta Europatik zetozen abangoardiako korronteetara irekiak, tradizio herrikoiaren berreskuratzaileak ere izan ziren. Bere garaiarekin eta errealitate sozialarekin erabat konprometituta, bere jarrera apurtzailea eta irekia izan zen, Espainia asaldatu baten panorama kultural eta artistikoa eraldatuz.

Haien ekarpenak gutxi aztertu dira oraindik, eta, gehien-gehienak, antologietatik eta arte eta literaturako eskuliburuetatik at geratu dira gaur egun arte, nahiz eta jarduera etengabea eta nabarmena garatu zuten idazketa, pintura, eskultura, ilustrazioa edo filosofia bezalako eremu anitzetan.

  1. (Gaztelaniaz) Mendoza, Sofía Pérez. «Sin nombre y sin sombrero: las artistas borradas de la Generación del 27» eldiario.es (Noiz kontsultatua: 2020-04-29).
  2. (Gaztelaniaz) Imprescindibles - Las sin sombrero - RTVE.es. 2015-10-09 (Noiz kontsultatua: 2020-04-29).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search