Latinaren deklinabidea

Linguae vasconum primitiae: euskarazko lehen liburuaren izenburua latinez dago eta izenak deklinatuta daude: Linguae 1. deklinabideko genitibo singularra da eta vasconum, 3. deklinabideko genitibo plurala.

Latinaren deklinabidean bost deklinabide eredu bereizten dira izenetan, genitiboaren bukaeraren arabera. Deklinabide bakoitzean, hitzen lexemei edo erroei hainbat bukaera gehitzen zaizkie. Sei kasu gramatikal ditu: nominatiboa, bokatiboa, akusatiboa, genitiboa, datiboa eta ablatiboa[1].

  1. (Ingelesez) «Casos y declinaciones» Epigraphia 3D (Noiz kontsultatua: 2021-12-04).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search