Legelari

Valerio Petroniano legelari erromatarraren sarkofagoa (315-320).

Legelari edo juristak ((latineko iurista-tik; ius erroak «zuzenbidea» esan nahi du) zuzenbidean modu profesionalean aritzen den pertsona bat da, lege arazoetan aditua dena; bereziki, bezeroak lege kontuetan aholkatzeko, auzietan ordezkatzeko lanbidea duena.[1]

Zuzenbidea aztertu, garatu eta aplikatzen duten aditu eta profesionalak dira, bereziki zuzenbidean jakintsuak diren aldetik. Horrela, juristak dira besteak beste epaileak, fiskalak, abokatu, prokuradoreak eta zuzenbideko irakasle eta ikertzaileak.[2]

  1. https://www.euskadi.eus/web01-a3hlanar/eu/contenidos/termino/_c03781/eu_l_1244/l1244.html
  2. https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_oehberria&task=sarreraIkusi&Itemid=413&lang=eu;&id=177815

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search