Lekarozko ikastetxea

Lekarozko ikastetxea
Lekarozko ikastetxeko eraikin berriak eta errugbi zelaia.
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaBaztan
Koordenatuak43°08′20″N 1°32′06″W / 43.139°N 1.535°W / 43.139; -1.535
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1888
Arkitektura
ArkitektoaFrancisco Urkola Lazkanotegi

Lekarozko ikastetxea, izen osoa Kontseilu Onaren Gure Amaren ikastetxea, Baztango Lekaroz herrian kokatutako ikastetxea izan zen, 1888an fraide kaputxinoek sortua. Ikasle ohi batzuek Euskal Herriko gizartean izan zuten garrantzi handia zela-eta, ikastetxearen ospea handitu zen. Halaber, euskara eta bertako kultura irakasteko zentroa izan zen XX. mendeko lehenbiziko herenean.

2009an Nafarroako Gobernuak ikastetxe zaharra eraisteko erabakia hartu zuen. Ikastetxe berrian, aldiz, Baztango Bigarren Hezkuntzako Institutua[1] eta Nafarroako Gobernuaren aterpetxea[2] daude gaur egun.

  1. Lekaroz BHI. lekaroz.educacion.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2024-3-26).
  2. Lekarozko "Valle de Baztan" Gazte-aterpetxea. juventudnavarra.es (Noiz kontsultatua: 2024-3-26).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search