Leonard Bernstein (Lawrence, Massachusetts, Ameriketako Estatu Batuak, 1918ko abuztuaren 25a - New York, Ameriketako Estatu Batuak, 1990eko urriaren 14a) musikagilea izan zen.
New Yorkeko Orkestra Filarmonikoaren zuzendari izan zen (1949-1970). Bere garaiko musika zabaltzen ahalegindu zen bereziki. Hainbat motatako lanak ondu zituen: lan sinfonikoak (Jeremias, 1944), balletak (Facsimil, 1947) eta komediazko musika anitz, horien artean, On the town (1944) eta West Side story (1957).
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search