Lezo Urreiztieta

Lezo Urreiztieta

Bizitza
JaiotzaSanturtzi1907ko urriaren 16a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaBaiona1981eko maiatzaren 9a (73 urte)
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmarinela eta mugalaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaJagi-Jagi (1932)

Lezo Manuel Urreiztieta Rekalde edota Lezo de Urreiztieta Rekalde (Santurtzi, 1907ko urriaren 16a - Baiona, 1981eko maiatzaren 9a)[1] euskal itsasgizon, abertzale, mugalari eta kontrabandista bat izan zen. Jagi-Jagi taldeko kidea,[2] haren bizitza balentria, abentura eta bitxikeriaz josita gertatu zen.[3]

Espainiako Gerra Zibila garaian, Ipar Euskal Herritik eta Frantziatik Hego Euskal Herrira Eusko Gudarostearentzako merkatu beltzean erositako armak ekarri zituen Espainiar Itsas Armada frankistari izkin eginez. Donibane Lohizunen, Federiko Krutwig —bertara iheslari iritsia zen— ezagutu zuen.[4]

  1. Ugalde, Martín de, 1921-2004.. (D.L. 1990). Lezo Urreiztieta : (1907-1981), biografía. Elkar ISBN 84-7529-772-2. PMC 433825711. (Noiz kontsultatua: 2020-02-03).
  2. Ugalde Zubiri, Alexander. El Consejo Vasco del Movimiento Europeo - Europako Mugimenduaren Euskal Kontseilua (1951-2001). Euskonews & Media, 2001/02/02-09
  3. (Gaztelaniaz) Martinez, Josu. (2022). Lezo Urreiztieta: gudari de la utopía. Entrevistas con Martín Ugalde. Navarra: Pamiela ISBN 978-84-9172-274-8..
  4. Efemerideak. Euskonews & Media, 2006/05/12-19

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search