Liguria

Liguria
Administrazioa
Estatua Italia
HiriburuaGenova
ProbintziakGenova
Imperia
La Spezia
Savona
Udalerriak235
Geografia
Koordenatuak44°27′00″N 8°46′00″E / 44.45°N 8.7667°E / 44.45; 8.7667
Azalera5.410 km²
Demografia
Biztanleria1.617.000 biztanle (2011)
Dentsitatea298 bizt/km²
www.regione.liguria.it

Liguria Italiako Errepublika osatzen duten hogei erregioetako bat da. Bere hiriburu eta hiri populatuena Genova da. Italiako ipar-mendebaldean dago, muga hauek ditu: iparraldean Piemonte, ipar-ekialdean Emilia-Romagna, ekialdean Toscana, hegoaldean Liguria itsasoa edo Genoako golkoa (Mediterraneo itsasoa) eta mendebaldean Frantziako Itsas Alpeak departamentua. Hedaduraz Italiako hirugarren erregiorik txikiena da (5.422 km2) —Molise eta Aostako Haranaren atzetik. Halaere, biztanle-dentsitateari dagoionez laugarren trinkoena da: 292 bizt/km2, Campania, Lonbardia eta Lazioren atzetik. Alpeak-Mediterraneo euroeskualdearen parte da.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search