Lintxamendu

Hiru gizon lintxatuak, Georgia 1892.

Lintxamendua taldean egindako hilketa estra-judiziala da. Ustezko gaizkile bat zigortzeko aitzikiaz eta asmoz egin izan arren, talde jakin bat beldurrarazteko intentzioa ere argia izaten da. Taldearen kontrol sozialaren muturreko forma izan daiteke, eta askotan ikuskizun publikoa (urkatzea erabiltzen da horretarako) intimidazioa areagotzeko.

Historiako gizarte guztietan aurki daitezke lintxamenduaren bezalako talde bortizkerien adibideak. Terminoa lotu izan da batez ere Ameriketako Estatu Batuetako Hegoaldean Afro-amerikarrek pairatutako injustizia jarraituarekin. Sezesio gerra amaitzean areagotu ziren han, eta XX. mendera arte jarraitu zuten.

21. mendean ere ohikoak dira gaur egungo gizarte askotan, bereziki delitu tasa handia duten herrialdeetan, esaterako, Brasilen, Guatemalan eta Hegoafrikan .


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search