Lisboako Ituna

Lisboako Ituna
Irudia
MotaEuropar Batasuneko ituna
Honen izena daramaLisboa
Data2007ko abenduaren 13a
Indarrean sartze2009ko abenduaren 1a
Argumentu nagusiaEuropar Batasuna
KokalekuLisboa
HerrialdeaPortugal
Nongo eskumenen mendeEuropar Batasuna
Depositary (en) ItzuliItaliako Gobernua
Lanaren edo izenaren hizkuntzaofficial languages of the European Union (en) Itzuli

Webguneeuropa.eu…

Lisboako Ituna edo Erreforma Ituna nazioarteko itun bat izan zen, Europar Batasuneko 27 estatu kideek[oh 1] 2007ko abenduaren 13an Lisboan izenpetu zutena.[1] 1992ko Maastrichteko Ituna eta 1957ko Erromako Ituna erreformatu zituen, Europar Batasunaren funtzionamendua egokitzeko, eta 27 herrialdeen arteko batasun politiko eta ekonomikoa dinamizatzeko.

Lisboako Ituna 2009ko abenduaren 1ean sartu zen indarrean.[2] Izan ere, horretarako estatu kide guztiek berretsi behar izan zuten. Irlandako Errepublikaren kasuan bi erreferendum behar izan ziren, 2008koan ezezkoa nagusitu baitzen.[3] 2009ko urriaren 2koan, aldiz, baiezkoak tarte zabalez irabazi zuen.[4] Polonian eta Txekiar Errepublikan bertako parlamentuek onartu arren, presidenteek sinadura atzeratu zuten Irlandaren baiezkoa onartu arte.


Aipuaren errorea: <ref> tags exist for a group named "oh", but no corresponding <references group="oh"/> tag was found

  1. EBko Erreforma Ituna gaur sinatu dute Lisboan. Berria egunkaria, 2007ko abenduak 13, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2020-9-18).
  2. Lisboako Ituna gaur sartuko da indarrean. Berria egunkaria, 2009ko abenduak 1, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2020-9-18).
  3. Irlandan ezezkoa nagusitu da Lisboako Itunaren erreferendumean. Berria egunkaria, 2008ko ekainak 13, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2020-9-18).
  4. Lisboako Itunaren erreferendumean baietzak irabazi du Irlandan. Berria egunkaria, 2009ko urriak 3, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2020-9-18).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search