Liverpool

Artikulu hau Ingalaterrako hiriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Liverpool (argipena)».
Liverpool
Liverpool
hiria
Administrazioa
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Ingalaterra
Ingalaterrako eskualdeaIpar-mendebaldeko Ingalaterra
Metropolitan countyMerseyside
Metropolitan boroughLiverpool
AlkateaJoanne Anderson (en) Itzuli
Izen ofizialaLiverpool
Jatorrizko izenaLiverpool
Posta kodeaL
Geografia
Koordenatuak53°24′27″N 2°59′31″W / 53.4075°N 2.9919°W / 53.4075; -2.9919
Map
Azalera111.84 km²
Altuera70 m
Demografia
Biztanleria513.441 (2016)
47.026 (2011)
Dentsitatea4.590,85 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1207
Telefono aurrizkia151
Ordu eremuaUTC±00:00 eta UTC+01:00
Hiri senidetuakShanghai, Varna, Dublin, Odesa, Rotterdam, Kolonia, Rio de Janeiro, Guadalajara eta Rosario
liverpool.gov.uk

Liverpool Ingalaterrako ipar-mendebalean dagoen kostaldeko hiria da, North West England eskualdean eta Merseyside konderrian (historikoki Lancashire) kokatutakoa. 498.042 biztanle ditu (2019ko erroldaren arabera) eta Ingalaterrako hamargarren hiri handiena da. Metropoli eremuak 2,24 milioi pertsona ditu eta herrialdeko bosgarren handiena da.

Itsas portu garrantzitsua dauka hiriak, Merseyko itsasadarrean kokaturik dagoena, eta hark ekarritako ikatz, kotoi eta esklabo merkataritzak aberastasun handiak eman zizkion hiriari eta Industria Iraultza eragin zuen. XIX. mendean ingelesen eta irlandarren Ipar Amerikarako emigraziorako portu nagusia izan zen, era berean britainiar kolonietatik zetorren inmigrazioa jaso zuen. Bigarren Mundu Gerran oso bonbakatua izan zen bere aireportu eta itsasportua oso garrantzitsuak baitziren. XX. mendean Liverpool futbol taldea eta The Beatles musika taldea ezagun egin ziren mundu mailan eta gaur egun Ingalaterrako bosgarren hiri bisitatuena da[1]. 2004an UNESCOk Gizateriaren ondare izendatu zuen[2] eta 2008an Europako kultura-hiriburua izan zen.

  1. (Ingelesez) «Leading UK city destinations 2019» Statista (Noiz kontsultatua: 2022-03-20).
  2. (Ingelesez) «Home» Liverpool World Heritage (Noiz kontsultatua: 2022-03-20).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search