Lotura kobalente

Hidrogenoen eta karbonoaren arteko lotura kobalenteak metano molekula batean. Kasu honetan lotura bakunak dira.

Lotura kobalentea bi atomoren artean elektroi-pareen banaketa oinarritzat hartzen duen lotura kimikoa da. Bi atomoen artean, lotura kobalentea hau osatzen duten atomoek zortzikotearen araua betetzeko ematen da. Hau honela izan dadin, loturan atomo bakoitzak bere balentzia orbitalean[1] dauden elektroiak partekatzen dituzte. Lotura kobalentea eratzeko, bi atomoen arteko elektronegatibitate-diferentzia[2] 1,7 baino txikiagoa izan behar da. Lotura hau elementu berdineko ez-metalen, elementu ezberdineko ez-metalen eta hidrogeno eta ez-metalaren artean ematen da.[3][4][5] Bi atomoren artean elektroi bat, bi edo hiru parteka daitezke; ondorioz, lotura bakuna, bikoitza edo hirukoitza osatuko da. Lewis egituran bi atomoen artean marra bat (lotura bakunaren kasuan) marrazten da haien arteko lotura adierazteko.

Lotura kobalenteen artean elkarrekintza mota asko daude σ lotura, π lotura, metal-metal lotura, elkarrekintza agostikoa, lotura flexionatuak eta hiru zentro eta bi elektroi loturak[6][7]. Terminoa 1939an sortu zen[8], eta ko- aurrizkia eta balentzia hitzak elkartzen ditu.

  1. (Gaztelaniaz) Segreda, Julio Francisco Mata. (2004). El Enlace Covalente. Editorial Universidad de Costa Rica ISBN 9789977679167. (Noiz kontsultatua: 2018-12-13).
  2. (Gaztelaniaz) Quimica 2. Ediciones Umbral ISBN 9789685607209. (Noiz kontsultatua: 2018-12-13).
  3. (Gaztelaniaz) Picazo, Susana María López. (2009). Química. Pruebas de acceso a la universidad para mayores de 25 años. Cultivalibros ISBN 9788499231099. (Noiz kontsultatua: 2018-12-13).
  4. (Gaztelaniaz) Química II Segundo Semestre Tacaná. IGER ISBN 9789929804623. (Noiz kontsultatua: 2018-12-13).
  5. Alba., Gutiérrez R., Eufrosina. (2004). La química en tus manos. Escuela Nacional Preparatoria, Dirección General ISBN 9703212239. PMC 61771499. (Noiz kontsultatua: 2018-12-13).
  6. 1929-1997., March, Jerry,. (1992). Advanced organic chemistry : reactions, mechanisms, and structure. (4th ed. argitaraldia) Wiley ISBN 0471601802. PMC 25204734..
  7. 1949-, Miessler, Gary L.,. (2004). Inorganic chemistry. (3rd ed. argitaraldia) Pearson Education ISBN 0130354716. PMC 52165864..
  8. (Ingelesez) Merriam-Webster. 2018-05-15 (Noiz kontsultatua: 2018-05-31).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search