Louis Pasteur (Dole, Jura, Frantzia, 1822ko abenduaren 27a – Saint-Cloud, Senako Gainak, Frantzia, 1895eko irailaren 28a) zientzialari frantsesa izan zen, mikrobiologian aitzindaria.
Hasieran, kimika lantzen hasi zen, argiaren polarizazioaren inguruan. Gero, gaitzen teoria mikrobiarra eraikitzen lan egin zuen. Frogatu zuen mikroorganismoek hartzidura laktiko eta alkoholikoan daukaten funtzioa. Hortik, pasteurizazio eta esterilizazio teknikak garatu zituen. 1885ean, amorruaren aurkako txertoa lortu zuen.
Bere izena daraman institutua fundatu zuen 1887an. 1895eko irailaren 28an hil zen Saint-Clouden, Paristik gertu. Urte hartan bertan, mikrobiologiaren sari handiena lortu zuen, Leeuwenhoek domina.
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search