Lubumbashi

Lubumbashi
Lubumbashi
official city of the Democratic Republic of the Congo (en) Itzuli
Administrazioa
Estatu burujabe Kongoko Errepublika Demokratikoa
Kongoko Errepublika Demokratikoko probintziaHaut-Katanga
Izen ofizialaLubumbashi
Élisabethville
Элизабетвиль
Jatorrizko izenaLubumbashi
Geografia
Koordenatuak11°39′51″S 27°28′58″E / 11.6642°S 27.4828°E / -11.6642; 27.4828
Map
Azalera747.000.000 m²
Altuera1.208 m
Demografia
Biztanleria1.786.397 (2012)
628.346 (2010)
Dentsitatea0 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1910
Ordu eremuaUTC+02:00
Hiri senidetuakHakkâri (en) Itzuli, Ndola (en) Itzuli eta Lieja

Lubumbashi (antzinako izena frantsesez Élisabethville eta nederlanderaz Elisabethstad) Kongoko Errepublika Demokratikoko hego-ekialdeko hiria da, herrialdeko handienetan bigarrena. Haut-Katanga probintziako hiriburua da 2015etik. 1208 metroko garaieran dago, Zambiako mugatik hurbil. 1.373.770 biztanle zituen 2019an.[1]

Merkataritza-gune eta industriagune garrantzitsua da: janari-industria, ehungintza, kimika-industria, eraikuntzarako gaiak eta, batez ere, kobre-ustiakuntza. Lobitotik (Angola) Lusaka (Zambia) eta Bulawayora (Zimbabwe) doan burdinbideak zeharkatzen du hiria. Unibertsitatea 1955ean sortu zuten. Artzapezpikutegi katolikoa.

  1. DR Congo Top 20 Cities by Population. worldpopulationreview.com (Noiz kontsultatua: 2019-7-2).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search