Luge

Matt Mortensen (goian) eta Preston Griffall (behean) Sochin.
Binakako luge, Rupert Brüggler eta Tobias Angerer austriarrak.
1937ko European Luge Championships.

Luge pertsona bat edo bi eraman ditzakeen lera txiki bat da. Luge lehiaketetan oinak aurretik jarrita eta aurpegia gorantz edukita jaisten da. Konpetizioko luge-ak 21 eta 25 kilogramo artean pisatzen du eta 1,45 m-ko luzera eduki behar du bakarkako lehiaketetan. Aldiz, bikote lehiaketetan luge-ak 25 eta 30 kilogramo artean pisatzen du eta 1,75 m-ko luzera eduki behar du[1]. Kirolariek 140 kilometro orduko abiadura lortu dezakete lasterketan zehar. Lehiaketen helburua helmugara ahalik eta denbora laburrenean iristea da.

Luge kirola Suitzan jaio zen, alabaina, kirola bikingoen lera lasterketa mitikoetatik heldu dela uste da, lera baitzen muturreko klimekin lekualdatzeko zeukaten modurik azkarrena. Luge 1883 urtean tokian tokiko txapelketen bidez kirol ofiziala bihurtu zen. Hala ere kirol olinpikoa bihurtzeko 1964ko Innsbruckeko Neguko Olinpiar Jokoetaraino itxaron beharko da. Kirol diziplina hau bobsleigh izeneko kirolarekin lotuta dago, baina bobsleigh-aren kasuan, estaldura duen lera bat erabiltzen da eta kirolariak eserita doaz. Luge-n, aldiz, kirolariak lera lau baten gainean etzaten dira, inolako babesik gabe. Hala eta guztiz ere, bi diziplina hauek komunitate handia dute elur-kiroletan [2].

  1. (Ingelesez) «Rules artificial track of the int. Luge Federation FIL» conTRANCE (Noiz kontsultatua: 2023-05-15).
  2. (Ingelesez) «¿Qué es el Luge? | Wakken» MexTalks (Noiz kontsultatua: 2023-04-27).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search