Lurraren eremu magnetikoa

Lurraren eremu magnetikoaren ordenagailu simulazioa, alderantzikatze arteko epe normalean[1]. Lerroek eremu magnetikoko lerroak irudikatzen dituzte: urdinak erdigunerantz eta horiak kanpoalderantz.

Lurraren eremu magnetikoa (edo eremu geomagnetikoa) Lurraren nukleotik eguzki haizearekin topo egin arteko eremu magnetikoa da. Lurrazalan, eremuaren magnitudea 25 eta 65 µT artekoa da (0,25 eta 0,65 G artekoa). Eredu dipolar erregular baten arabera adieraz daiteke, eta Lurraren erdigunean eta errotazio ardatzari buruz pixka bat okertua (11 gradu) legokeen barra imandu batek sortuko lukeen eremuaren antzekoa litzateke. Horregatik polo magnetikoak ez datoz guztiz bat polo geografikoekin. Gaur egun, ipar polo edo iparburu magnetikoari 78° 30’ ipar latitudean eta 69° mendebal longitudean dagoen puntua dagokio, ipar-mendebaleko Groenlandian, eta hegoburu magnetikoari, berriz, 78 30’ hego latitudean eta 111° ekialde longitudean, Antartikan, dagoen puntua.

Azken ehun eta berrogeita hamar urteotako neurketen arabera iparburu magnetikoaren latitudea ez da 79° ingurutik aldatu. Longitudea, berriz, 64° ekialdetik 69° ekialdera aldatu da. Beraz, errotazio ardatzaren eta ardatz magnetikoaren arteko angeluak 11°-tan iraun badu ere, lurburuen longitudea urtero 0,04° inguru mugitu da ekialderantz. Lurburu magnetikoen lekualdatze horri mendeetako aldaketa edo desbideratzea (jitoa) esaten zaio.

  1. Glatzmaier, Gary A.. (1995). A three-dimensional self-consistent computer simulation of a geomagnetic field reversal. 377, 203–209 or.  doi:10.1038/377203a0. Bibcode1995Natur.377..203G..

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search