Lurraren errotazio

Lurraren[Betiko hautsitako esteka] errotazioa

Lurraren errotazioa bere ardatzaren baitan bira egitean datzan Lurraren mugimenduetako bat da. Lurrak, Eguzki Sistemako gainerako planetek bezala (Venus izan

ezik) mendebaldetik ekialdera biratzen du. Ipar Poloa erreferentzi hartzen badugu, Lurrak erlojuaren aurkako noranzkoan ematen du bira. Lurrak ardatz horren inguruan bira oso bakoitza emateko 23 ordu, 56 minutu eta 4 segundo behar ditu. Mugimendu hau Foucaulten penduluarekin nabaria da, zeinaren masa altuera handiko puntu batetik askatzen da bere mugimendua Lurreko biraketa mugimendutik independentea izan dadin, hau da, lurretik, baina ezin da sabaian eskegita dagoen puntutik erabat independentea izan.

Lurraren errotazioaren abiadura ekuatorean 1600 km/h-koa da, baina poloetara gero eta gehiago hurbiltzerakoan balio hau jaisten joango da, bertara heltzean balio nulua lortuko duen arte. Milioika urtetan zehar, Ilargiarekin izandako grabitazio elkarrekintzen ondorioz, errotazioa nabarmen murriztu da. Hala ere, 2004ko Indiako ozeanoko lurrikarak bezalako zenbait gertakari garrantzitsuk errotazioa hiru mikrosegundo bizkortu dute[1]. Azken glaziazioaren ondoren martxan dagoen glaziazio osteko doikuntza, Lurraren masa banaketa aldatzen ari da, eta ondorioz, inertzia momentua moldatzen doa, eta momentu angeluarraren kontserbazio legearen eraginez, biraketa periodoa ere.[2]

  1. (Ingelesez) Hopkin, Michael. (2004-12-30). «Sumatran quake sped up Earth's rotation» Nature: news041229–6.  doi:10.1038/news041229-6. ISSN 0028-0836. (Noiz kontsultatua: 2019-11-18).
  2. «Pleistocene deglaciation and the earth's rotation: a new analysis».. Geophysical Journal of the Royal Astronomical Society 76, 753-792 or..

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search