Lurraren historia

Lurraren historia, 24 ordu izango balira bezala. Ga mila milioi urte da, eta Ma milioi urte.

Lurraren historia Lurra planeta gisa sortu zenetik gaur egun arteko tartea da[1][2]. Natur zientzien adar ia guztiek parte hartu dute Lurraren iragana ulertzeko prozesuan, bereziki geologiak eta eboluzioak.

Denboraren eskala geologikoak, nazioarteko konbentzio bidez ezartzen denak[3], Lurraren hasieratik gaur egun arte egon diren denbora-tarte luzeak erakusten ditu, eta bere zatiketak Lurraren historiako gertaera garrantzitsuak markatzen ditu. Lurra orain dela 4.540 milioi urte sortu zen, gutxi gorabehera Unibertsoaren adinaren herena, nebulosa baten akrezioz[4][5][6]. Sumendietako gasen isurketak lehenengo atmosfera eta ondoren ozeanoak, baina hasierako atmosferak ez zuen oxigenoa. Lurraren zati handi bat urtuta zegoen, meteoritoen kolisioak oso ohikoak zirelako; bulkanismo handiko garai bat izan zen. Lurra bere hasierako fasean egon zen bitartean Tea izeneko planeta baten tamainako gorputz erraldoiak Ilargia sortu zuen[7]. Denborarekin, Lurra hoztu zen, lurrazala sortuz eta ur gainazalera mugatuz.

Hadearra da bizidun fosil argirik gabeko garaia; planetaren sorreran hasi zen eta orain dela 4.000 milioi urte amaitu zen. Arkearra eta Proterozoikoan zehar biziaren sorrera eman zen eta lehenengo eboluzioa. Hurrengo eona Fanerozoikoa da, hiru zatitan banatzen dena: Paleozoikoa, artropodo, arrain eta lehenengo lur lehorreko biziaren garaia; Mesozoikoa, dinosauro ez-hegaztien sorrera, unerik gorena eta desagerpena erakusten duena; eta Zenozoikoa, ugaztunen garaitzat har daitekeena. Lehen gizakiak orain dela 2 milioi urte agertu ziren, oso denbora-tarte txikia eskala geologikoan.

Zalantzarik eskaintzen ez duten lehen forma bizidunak orain dela 3.500 milioi urtekoak dira[8][9], Eoarkearrean. Australian orain dela 3.480 milioi urteko estromatolitoak aurkitu dira[10]. Groenlandiako orain dela 3.7000 milioi urteko arroka metasedimentarioetan aurkitu den grafitoak jatorri biogenikoa du, biziaren beste ebidentzia bat[11], eta Australian orain dela 4.100 miloi urteko material biotikoa aurkitu da[12][13]. Fotosintesia egiten duten organismoak orain dela 3.200 eta 2.400 milioi urte artean agertu ziren, eta laster hasi ziren oxigenoa botatzen atmosferara. Bizia mikroskopikoa izan zen orain dela 580 milioi urtera arte; garai horretan organismo zelulaniztunak garatzen hasi ziren eta orain dela 541 milioi urte Kanbriarreko leherketa eman zen. Biziaren dibertsifikazio bat-bateko honek gaur egungo filum gehienak sortu zituen. Gertakari honek ematen dio hasiera Paleozoikoari. Estimazioen arabera Lurrean bizi diren espezie guztien % 99 desagertu da[14], 5.000 milioi inguru[15]. Gaur egun 10 eta 14 milioi espezie artean bizi direla uste da[16], horietatik 1,2 milioi dokumentatu ditu baina % 86 oraindik ez dira deskribatu[17]. Beste estimazio batzuk diote bilioi bat espezie daudela gaur egun, eta bakarrik % 1 deskribatu direla[18].

  1. A geologic time scale 2004. Cambridge University Press 2004 ISBN 0511082010. PMC 60770922. (Noiz kontsultatua: 2019-06-14).
  2. Stanley, Steven M.. (2004). Earth system history. (2nd ed. argitaraldia) W.H. Freeman ISBN 0716739070. PMC 55800780. (Noiz kontsultatua: 2019-06-14).
  3. Remane, J. (Jürgen). (2000). International stratigraphic chart. International Union of Geological Sciences ISBN 0930423224. PMC 52330410. (Noiz kontsultatua: 2019-06-14).
  4. «Geologic Time: Age of the Earth» pubs.usgs.gov (Noiz kontsultatua: 2019-06-14).
  5. Dalrymple, G. Brent. (2001). «The age of the Earth in the twentieth century: a problem (mostly) solved» Geological Society, London, Special Publications 190 (1): 205–221.  doi:10.1144/gsl.sp.2001.190.01.14. ISSN 0305-8719. (Noiz kontsultatua: 2019-06-14).
  6. Manhes, Gérard; Allègre, Claude J.; Dupré, Bernard; Hamelin, Bruno. (1980-05-01). «Lead isotope study of basic-ultrabasic layered complexes: Speculations about the age of the earth and primitive mantle characteristics» Earth and Planetary Science Letters 47 (3): 370–382.  doi:10.1016/0012-821X(80)90024-2. ISSN 0012-821X. (Noiz kontsultatua: 2019-06-14).
  7. (Ingelesez) Nace, Trevor. «New Evidence For 4.5 Billion Year Old Impact That Formed Our Moon» Forbes (Noiz kontsultatua: 2019-06-14).
  8. Schopf, J. William; Kudryavtsev, Anatoliy B.; Czaja, Andrew D.; Tripathi, Abhishek B.. (2007-10-05). «Evidence of Archean life: Stromatolites and microfossils» Precambrian Research 158 (3): 141–155.  doi:10.1016/j.precamres.2007.04.009. ISSN 0301-9268. (Noiz kontsultatua: 2019-06-14).
  9. Schopf J. William. (2006-06-29). «Fossil evidence of Archaean life» Philosophical Transactions of the Royal Society B: Biological Sciences 361 (1470): 869–885.  doi:10.1098/rstb.2006.1834. PMID 16754604. PMC PMC1578735. (Noiz kontsultatua: 2019-06-14).
  10. Noffke, Nora; Christian, Daniel; Wacey, David; Hazen, Robert M.. (2013-11-08). «Microbially Induced Sedimentary Structures Recording an Ancient Ecosystem in the ca. 3.48 Billion-Year-Old Dresser Formation, Pilbara, Western Australia» Astrobiology 13 (12): 1103–1124.  doi:10.1089/ast.2013.1030. ISSN 1531-1074. PMID 24205812. PMC PMC3870916. (Noiz kontsultatua: 2019-06-14).
  11. (Ingelesez) Rosing, Minik T.; Nagase, Toshiro; Ishida, Akizumi; Kakegawa, Takeshi; Ohtomo, Yoko. (2014-01). «Evidence for biogenic graphite in early Archaean Isua metasedimentary rocks» Nature Geoscience 7 (1): 25–28.  doi:10.1038/ngeo2025. ISSN 1752-0908. (Noiz kontsultatua: 2019-06-14).
  12. «Excite News - Hints of life on what was thought to be desolate early Earth» web.archive.org 2015-10-23 (Noiz kontsultatua: 2019-06-14).
  13. (Ingelesez) Mao, Wendy L.; Harrison, T. Mark; Boehnke, Patrick; Bell, Elizabeth A.. (2015-11-24). «Potentially biogenic carbon preserved in a 4.1 billion-year-old zircon» Proceedings of the National Academy of Sciences 112 (47): 14518–14521.  doi:10.1073/pnas.1517557112. ISSN 0027-8424. PMID 26483481. PMC PMC4664351. (Noiz kontsultatua: 2019-06-14).
  14. Stearns, Beverly Peterson, 1946-. (1999). Watching, from the edge of extinction. Yale University Press ISBN 058535104X. PMC 47011675. (Noiz kontsultatua: 2019-06-14).
  15. The biology of rarity : causes and consequences of rare-common differences. (1st ed. argitaraldia) Chapman & Hall 1997 ISBN 0412633809. PMC 36442106. (Noiz kontsultatua: 2019-06-14).
  16. (Ingelesez) Miller, G. Tyler; Spoolman, Scott. (2012-01-01). Environmental Science. Cengage Learning ISBN 9781133707875. (Noiz kontsultatua: 2019-06-14).
  17. Mora, Camilo; Tittensor, Derek P.; Adl, Sina; Simpson, Alastair G. B.; Worm, Boris. (2011-08-23). «How Many Species Are There on Earth and in the Ocean?» PLoS Biology 9 (8)  doi:10.1371/journal.pbio.1001127. ISSN 1544-9173. PMID 21886479. PMC PMCPMC3160336. (Noiz kontsultatua: 2019-06-14).
  18. (Ingelesez) «Researchers find that Earth may be home to 1 trillion species» www.nsf.gov (Noiz kontsultatua: 2019-06-14).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search