Luxenburgoko gobernua erbestean

Luxenburgoko gobernua erbestean
Londreseko luxenburgotar gobernua
Luxembourger Regierung zu London (alemanieraz)
Lëtzebuerger Exil Regierung (luxenburgeraz)
Gouvernement luxembourgeois en exil (frantsesez)
Luxemburgische Exilregierung (alemanieraz)
1940 – 1944
Trantsizio-gobernua
bandera

armarria

Geografia
Hiriburu erbesteanLuxenburgo (de iure)
Londres (de facto)
Kultura
Hizkuntza(k)Luxenburgera, frantsesa, alemaniera eta ingelesa
ErlijioaKatolizismoa
Historia
Garai historikoaBigarren Mundu Gerra
Luxenburgoko alemaniar inbasioa1940eko maiatzaren 10
Askapena Alemania Naziagatik1944ko abenduaren 10
Aurrekoa
Luxenburgo
Ondorengoa
Luxenburgo

Luxenburgoko gobernua erbestean (luxenburgeraz: Lëtzebuerger Exil Regierung, frantsesez: Gouvernement luxembourgeois en exil, alemanieraz: Luxemburgische Exilregierung), Londresko luxenburgotar gobernua (Luxembourger Regierung zu London) izenez ere ezaguna, Luxenburgoko erbesteko gobernua izan zen Bigarren Mundu Gerran. Gobernua Londresen egon zen 1940 eta 1944 artean, Luxenburgo Alemania naziak okupatu zuen bitartean. Pierre Dupong-ek zuzentzen zuen, eta beste hiru ministro ere baziren. Estatu buruak, Karlota Dukesa Handiak, Luxenburgotik ihes egin zuen okupazioaren ostean. Gobernua aldebikoa zen, eta bi kide zituen Eskuineko Alderdiko (PD) eta Langileen Alderdi Sozialistako (LSAP).

Gobernua Belgraviako 27 Wilton Crescent-en zegoen, Londres, eta gaur egun Londresen Luxenburgoko enbaxada gisa balio du. Belgikako erbesteko gobernutik ehunka metro gutxira zegoen Eaton plazan.

Wilton Crescent Londresen, gerra garaian gobernuak egoitza izan zuen tokian. Eraikin zehatza, 27. zenbakia, erdi-eskuinean ikus daiteke, Luxenburgoko banderarekin.

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search