Madrigal

Caravaggiok egindako Apolo lautea jotzen (1600 c.) margolana. Partiturak madrigal musikakoak dira, Jacques Arcadelt musikagilearenak.

Madrigala ahots batzuetarako idatziriko musika-lana da. XIV. mendean sortu zen, Italian. Madrigalaren gaia maitasunezkoa edo alegoriazkoa izaten zen gehienetan.[1] Bizpahiru ahapaldi izaten zituen, bakoitza hiru lerrokoa, eta musika beraz kantatzen ziren, azken ahapaldia izan ezik, ritornello izenekoa; ritornelloak guztiz erritmo ezberdina izaten zuen.[2]

  1. https://dle.rae.es/madrigal
  2. https://www.ejemplos.co/madrigal/

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search