Magellan

Magellan
Magellan espaziontzia Atlantis espazio anezka zama-nasatik.
ErakundeaNASA, CNES
Misio motaOrbitaria
Orbita txertatze data1990ko abuztuaren 10a
Jaurtiketa data1989ko maiatzaren 4a
Jaurtiketa ibilgailuaAtlantis espazio anezka
Misio iraupena1990-8-10 > 1994-8-12
NSSDC ID1989-033B
WebguneaMagellan
Masa1035 kg
Potentzia1029 W
Orbita elementuak
Eszentrikotasuna.4014
Inklinazioa85.5°
Orbita periodoa3.257 h
Apoapsia2.4116 RV
Periapsia1.0301 RV

Magellan zunda 1989-1994 artean funtzionatu zuen espazio zunda zen, Artizar planeta orbitatzen 1990-1994. urteetan. Izena, Fernao de Magalhaes (ingelesez Magellan) XVI. mendeko esploratzaile portugesaren ohorean jarri zioten.

Magellan lehendabiziko zunda planetario izan zen espazio anezka batetik jaurtitakoa, Atlantis anezkatik, Canaveral Cape-tik, Floridan, 1989. urtean STS-30 izeneko misioan. Atlantisek zunda eraman zuen Lurraren beheko orbitaraino, non ohilduta izan zen.

Erregai solidoko motor batek, Inertial Upper Stage (ISU) delakoak, egin zuen zundak orbita zezan Eguzkiaren inguruan, Artizarraren ondoan orbitatzen hasi baino lehen 1990ko abuztuaren 10ean. 1994an amildu egin zen Lurraren aurka, aurreikusi bezala, partzialki lurrundua. Hala ere, uste da zundaren atal batzuk lurraren aurka jo zutela.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search