Maine Ameriketako Estatu Batuetako ipar-mendebaldeko estatu bat da, Kanadako mugan. Hiriburua Augusta da, baina hiri garrantzitsuena, Portland.
86.542 km2-ko azalera du eta 2000. urtean 1.274.923 biztanle zituen (15.95 biz./km2). % 98 inguru zuriak dira. 1990ean biztanle guztien artean (milioi bat inguru) 336.000 inguru frantses jatorrizkoa zen, eta 80.000 inguruk egiten zuen frantsesez modu ohikoan.
New England izeneko eskualdea osatzen du Masachusets, Connecticut, New Hampshire, Rhode Island eta Vermont bost estatuekin batera.
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search