Malcolm X

Malcolm X

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMalcolm Little
JaiotzaOmaha1925eko maiatzaren 19a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Talde etnikoaafro-amerikarra
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaManhattan eta New York1965eko otsailaren 21a (39 urte)
Hobiratze lekuaFerncliff Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduagiza hilketa: bala zauria
Familia
AitaEarl Little
AmaLouise Little (activist)
Ezkontidea(k)Betty Shabazz (en) Itzuli  (1958 -
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, autobiografialaria, militante politikoa, giza eskubideen aldeko ekintzailea eta Muslim minister (en) Itzuli
Jasotako sariak
Izengoitia(k)Malachi Shabazz
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaislama
Musulman Beltzak
sunismoa

IMDB: nm0944318 Spotify: 2IsulP0BplLNJn8BGsvUQo Last fm: Malcolm+X Musicbrainz: ea90f4c5-6624-4dcb-8e9f-6f23adec225a Songkick: 302574 Discogs: 120911 Allmusic: mn0000671508 Find a Grave: 1134 Edit the value on Wikidata

Malcolm X (/ˈmælkəm ˈɛks/ ahoskatua) (Malcolm Little jaiotzez; 1925eko maiatzaren 19an jaioa – 1965eko otsailaren 21ean eraila), El-Hajj Malik El-Shabazz bezala ere ezaguna (arabiarrez: الحاجّ مالك الشباز‎), ministro musulman afrikar amerikarra zen, hizlari publikoa eta giza eskubideen aldeko aktibista. Bere zaleen irudikoz, Ameriketako afrikarren eskubideen aldeko borrokalari sutsua zen, Ameriketako beltzen aurka zuriek egiten zituzten krimenak erarik gordinenean salatzen zituen gizona. Bere aurkariek, arrazismoa, beltzen nagusigoa, antisemitismoa eta biolentzia bultzatu izana aurpegiratzen zioten. Ameriketako afrikarren historiako pertsonarik garrantzitsuenetako eta eraginkorrenetako bat izan zen.[1]

Malcolm X Omahan jaio zen, Nebraskan. 13 urte zituela, aita hil egin zitzaion eta ama arazo mentalak zaintzeko ospitale batera eraman zuten. Bere gaztaroak Malcolm X-ren heldu aroan garrantzi nabarmena izan zuen, beltzen harrotasuna eta auto-konfiantzari buruzko aitak emandako lezioekin batera.

Zenbait zaintzako etxetan bizi ostean, atxilotu egin zuten Boston eta New Yorken ekintza kriminal batzuk egin izanaz akusatua. 1946an, zortzi urteko kartzela zigorra ezarri zioten.

Kartzelako egonaldian, Islamaren Nazioko (NOI) kide egin zen. Baldintzapeko askatasunean, 1952an Islamaren Nazioko liderretako bat bihurtzeaz gain, hizlari nagusi egin zen. Dozena bat urtez, Islamaren Nazioaren aurpegi publikoa izan zen. Malcolm X eta Islamaren Nazioko buru zen Elijah Muhammad-en arteko tentsioa zela eta, Malcolm X-k erakundea utzi zuen 1964ko maiatzean.

Islamaren Nazioa utzi ostean, musulman sunita egin zen eta Mekara erromesaldia egin zuen. Afrika eta Ekialde Hurbilean luze eta zabal bidaiatu zuen. Muslim Mosque, Inc. erakunde erlijiosoa sortu zuen, eta baita Afrikar Amerikarren Batasunerako Erakundea ere.

Islamaren Nazioa utzi zuela urtebete egin aurretik, New Yorken hitzaldi bat ematen ari zela erail zuten tiro batez.

  1. Urkizu, Urtzi. «Auzia ez dago erabat itxita» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-07-02).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search