Manga

Orri honetako testu zati batzuk japoniar idazkerarekin idatzita daude.
Euskarri eleaniztun egokirik gabe, galdera
ikurrak ikusiko dituzu kanji edo kana karaktereen ordez.
Wikipe-tan pertsonaia, manga estiloko aurpegi baten estereotipoak dituen Wikipediaren irudikatzea.

Manga (jatorriz 漫画) komikia izendatzeko erabiltzen den japonierazko hitza da. Hitzez hitz, "marrazki xelebreak" edo "zirriborroak" esan nahi du; Japoniatik kanpo, komiki japoniarrez aritzean bakarrik erabiltzen da. Katsushika Hokusai ukiyo-earen egileak honela sortu zuen manga terminoa: informalaren (漫 man) eta marrazkiaren (画 ga) kanjiak batuta. Mangagilea mangaka izenaz ezagutzen da eta irakurle zaletua, akiba-kei edo otaku izenez (azken hori erabiliagoa da, baina esanahi negatiboagoa du). Manga ukiyo-earen eta mendebaldeko marrazki estiloaren arteko nahasketa moduko batetik sortu zen eta Bigarren Mundu Gerratik gerora hasi zen bihurtzen, pixkanaka-pixkanaka, gaur egun den fenomenoa.

Japonian argitaratzen diren manga guztietatik zati txiki bat anime bilakatu da, orokorrean, mangak arrakasta jakina lortzen duenean. Gainera, ohikoena mangatik animera istorioak aldaketa batzuk gertatzea izaten da, komertzialagoa izan dadin edota telebista kateen erregulazio batzuk bete ditzan.

Gaur egun, manga edo komiki japoniarra mundu osoko estilo ezagunena da eta herrialde horretako literatur merkatuaren zati oso handia hartzen du. Genero guztietako mangak argitaratzen dira eta publiko guztientzakoak, beste formatu batzuetarako moldaketak ere bultzatuz: marrazki bizidunen serieak edo animea, irudi errealeko filmak eta bideo-jokoak.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search