Manipulazio mentala gizabanako edo gizatalde batek beste gizabanako edo gizatalde baten portaera kontrolatzean gertatzen da. Horretarako limurtzea edo sugestio mentala erabiltzen dute, norbanakoen gaitasun kritikoak edo autokritika gabetuz.[1]
Manipulazio mentalak hainbat taktika psikologiko erabiltzen ditu gizabanakoak bere pentsamendu, portaera, emozio edo erabakiekiko duen kontrola gainazpikatzeko. Psikologoek, neurozientzialariek eta soziologoek bere metodoak ikertzen dituzte. Badago manipulazio mental altruista[2] baina gehienetan asmo txarrekoa da. Kontrol mentala edo suizidio edo ezaugarri totalitario edo genozidak dituzten talde-portaera manipulazio mentalaren muturreko moduak dira.
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search