Mao Zedong[1] (ⓘ; txinera tradizionalez: 毛澤東; txinera sinplifikatuz: 毛泽东 Shaoshan, Hunan, 1893ko abenduaren 26a - Beijing, 1976ko irailaren 9a) Txinako Alderdi Komunistaren buruzagia eta Txinako Herri Errepublikako lehendakaria izan zen. Mundu osoan eragina izan duen buruzagi komunista. Maoren buruzagitzapean, 1949an, Alderdi Komunistak boterea eskuratu zuen Txina kontinentalean, Txinako Gerra Zibilean Chiang Kai-sheken Kuomintangeko nazionalistak garaitu ostean (nazionalisten agindupeko lurraldea Taiwanera mugatu zen).
Maoren komunismoaren ikuspegiari maoismo deritzo (jatorrian Mao Zedong pentsamendua zeritzon). Maoismoak nekazarien paper iraultzailea nabarmentzen du, besteak beste. Maoren gobernuaren ezaugarri izan ziren, orobat, kanpaina ideologikoak, eta aipatzekoak dira Aurreranzko Jauzi Handia eta Iraultza Kulturala.
Iturri batzuen arabera, diktadorea,[2] tirano odolzalea[3] edo genozida[4] izenondoak erabiltzen dituzte. Beste iturri batzuek positiboki baloratzen dute, liderra, «Txina berriaren arkitektoa»,[5] estatista, lemazain handia,[6] aberriaren aita, Txina sozialistaren aita eta iraultzaile proletario handia[7] bezalako kontzeptuak erabiliz.
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search