Maria Antonieta

Maria Antonieta

Frantziako erregina ezkontidea

Bizitza
JaiotzaHofburg jauregia1755eko azaroaren 2a
Herrialdea Frantzia
Habsburgotar monarkia
HeriotzaConcorde plaza1793ko urriaren 16a (37 urte)
Hobiratze lekuaSaint-Denisko basilika
Heriotza moduaheriotza zigorra: decapitation by guillotine (en) Itzuli
Familia
AitaFrantzisko I.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa
AmaMaria Teresa I.a Austriakoa
Ezkontidea(k)Luis XVI.a Borboikoa  (1770eko maiatzaren 16a -  1792ko abuztuaren 10a)
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Anai-arrebak
Familia
LeinuaHouse of Habsburg-Lorraine (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
alemana
Jarduerak
Jarduerakaristokrata eta ezkontidea
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Musicbrainz: 8dc0e8c5-ccf6-4f86-a77c-3338ace982c9 IMSLP: Category:Johanna,_Maria_Antonia_Josepha Find a Grave: 2230 Edit the value on Wikidata

Maria Antonia Josefa Joana Habsburgo-Lorrenakoa (Viena, 1755eko azaroaren 2a - Paris, 1793ko urriaren 16a), historian Marie Antoinette izenaz ezaguna, Frantziako eta Nafarroako erregina izan zen, 14 urte zituela Louis XVI.arekin ezkondu zenean.

Germaniako Erromatar Inperio Santuko Frantzisko I.aren alaba, Austriako artxidukesa eta Hungaria eta Bohemiako printzesa tituluak ere bazituen. Lau urte geroago Frantziako erregea izatekoa zen Louis XVI.arekin ezkonduta (1770), Parisera joan zen. Lau seme-alaba izan zituzten, haien artean Louis XVII.a, erregetza jaso ez zuen oinordekoa, 1795ean, Frantziako Iraultzan bete-betean, hil baitzen.

Erregina zelarik, kaskarina, atzerakoia eta apetatsua izateko ospea izan zuen. Egoera ekonomiko latza gorabehera, Turgot eta Neckerren finantzak eraberritzeko ahaleginak arbuiatu zituen. Senarraren gainean eragin handia zeukalakoan, paristarrek uste zuten Austriaren interesei atxikitzen zitzaiela, erregea Iraultzaren aurka jarri zuela eta Mirabeau eta Barnaveren babesa bilatu zuela ideia erregezaleen alde.

Estatuaren kontrako traizioa leporatuta, 1792an senarrarekin batera atxilotu zuten eta 1793ko urriaren 16an, gillotinan hil.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search